XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

bere oroitzapenetan idatzita utziko zuenez, berarekin harremana izan nuen estreinako aldian sendotu egin zen nire konbikzioa. horrelako borrokalari baten buruzagitzapean Erresuma Batuak ez zuela etsiko.

Beste edozeren gainetik, bere izaerarengatik Churchill ekintzarako egina zegoen, bere egitekoa segurtasunez eta eskrupulurik gabe betetzeko.

Egoera, hala ere, ez zen batere itxaropentsua.

1940a porrotaren urtea izan zen.

Ekainerako ia Europa osoa alemaniarren esku zegoen.

Egoera hari buelta emateak oso zaila zirudien.

Churchillek neurri gogorrak hartu zituen.

Uztailean, adibidez, Oran-en (Aljeria) zegoen frantziar flota hondoratzeko agindua eman zuen, alemaniarrek berau erabiltzeko inolako aukerarik izan ez zezaten.

Petain mariskalaren agintepean Vichy hiriburutzat hartuta frantziar kolaborazionistek osatu zuten gobernuak neutraltasuna agindu zuen hasiera batean, baina buruzagi britainiarra ez zen fio.

Gerora idatziko zuenez, italiar eta alemaniar flotekin bat eginez, frantziar flotak arrisku hilgarria ekar ziezaiokeen Erresuma Batuari, eta Estatu Batuen segurtasuna ere kolokan jarriko zuen.

Erabaki hau hartu beharra gorrotagarria izan zen